Gure zainketen eta tratamenduen, kalitate eta gertutasunak ezberdintzen gaitu. Burutzen ditugun tratamenduak espezifikoak eta globalak dira, gure pazienteak beren osasun egoera goren eta jasangarriaruntz laguntzen ditugularik.

Konrad San Millán Córdova

Erizaina eta fisioterapeuta naiz, Esku Terapia Ortopedikoan (OMT) aditua.

Jakinminez beteriko pertsona eta beti etengabeko formakuntzan dabilena, ebidentzia zientifikoa zein klinikoa bilatuz/garatuz.

Pazientearen artikulazio bakoitza tratatuz postura osoaren lantzera iritsiko gara. Egunerokotasunean dinamika osasuntsuak barneratuz, norbanakoaren mugimendua eta errendimendua handitzen dugu.

  • Fisioterapeuta (elkargo z. 1.405) eta Erizaina (elkargo z. 5.583).
  • OMT espezialitatea (Esku Terapia Ortopedikoa).

Marta Fernández Lafuente

Erizaina naiz, larrialdietako unitatean eta paziente kritikoarekin esperientzi zabaladuna.

Garatu ditudan zainketa guztietan ikusmira anitza izan dut beti. Era berean, zainketa natural eta gizakiari gutxien minberagarri zaizkion tratamenduen, azterketa eta defentsa.

Egun, nire bideak erizaintza integratiboruntz narama, hots, osasunarantz, eta nire ezaguera antroposofikoa sakontzen ari naiz, tratamendu egokiena burutzeko asmoz.

  • Erizaintzan Graduatua (elkargo z.6334).
  • Pediatrian eta Elikadura Pediatrikoan Masterra.
  • Txinatar Jatorrizko Medikuntzan Unibertsitate graduondoa ikasia.
Zertan lagun zaitzakegu?

GIZAKI
Eduardo Chillida Pasealekua, 9.
Donostia-San Sebastián,
Gipuzkoa 20008

t. 692 307 651

Gizaki. Fisioterapia & Erizaintza Zentroa. Erregistro zenbakia 20 C.2.2. 8584.